Ongi etorri Aránzazu Hoteles taldera, hain zuzen, Bilbo, Donostia eta Haroko (Errioxan) 5 eta 4 izarreko lau hotelek osatzen duten taldera.
Carlton Hotelaren handitasuna, Abando hotelaren funtzionaltasuna, San Sebastián Hotelaren kokapen bikaina edota Los Agustinos Hotelaren xarma kontuan hartuta, gure langileak bezero-mota bakoitzari egokitzen ahalegintzen da, bezeroaren behar guztiak asebetetzeko helburuarekin.
Sortu ginenetik, gure xedea bezeroak gogobetetzea izan da; eta, horregatik, ahaleginik handiena egiten dugu Aránzazu taldea osatzen duten hoteletan egindako egonaldiak ezin hobeak izateko.
Tradizioa eta modernitatea, espazio dotoreak eta funtzionalak, gastronomia ona, kokapen bikainak eta tratu pertsonalizatua konbinatzen ditugu, gure hotelak negozioak eta aisia direla-eta egiten dituzun bidaietarako aproposak izateko.
Gure hotelak hobeto ezagutzeko gonbita egiten dizugu, eta zu laster gure artean izatea espero dugu.
