Abando Hotela Bilboko erdigune komertzial eta finantzarioan dago; Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, Euskalduna Kongresu Jauregia eta Alhóndiga Bilbao bezalako interes turistikoko leku nagusietatik oso gertu. Mota guztietako garraiobideetatik gertu dagoenez, are eta hobeagoa da bere kokapen bikaina:
1991n eraiki zen kanpo-fatxada modernoa eta barnealde abangoardista zuela, eta duela gutxi berritu zuten. 141 gela eroso daude indibidual, bikoitz, laukoitz eta junior suitetan banatuta. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean azpimarratzekoak dira: buffet gosari zabala eta aukera handikoa, doako Wi-Fi konexioa hotel osoan, 24 orduko gela-zerbitzua eta hotelean bertan dauden 100dik gora garaje-plazak.
Abando Hotelak askotariko instalazioak eskaintzen ditu: hoteleko bezeroentzat doakoa den gimnasio handi bat (sauna dago bertan), konbentzio-areto zabalak eta modernoak, business center-a, nazioarteko biblioteka eleaniztuna, kafetegia eta "Epaia" jatetxea (euskal sukaldaritzan eta autore-sukaldaritzan espezializatua)