Ezkontzeko asmoa baduzu gure hoteletako askotariko estiloak eskaintzen dizkizugu, egun garrantzitsu hori ezin ahaztuzkoa izateko eta zure nahiak guztiz betetzeko.
Xehetasun guztiak zaintzen ditugu bai antolamenduan bai ezkontzaren egunean, eta arreta berezia ematen diegu gonbidatuei eta gure produktuen kalitateari.
Luxuz beteriko ezkontza klasiko batean pentsatzen ari bazara, Bilboko Carlton Hotela ezagutzeko bisita bat adostera gonbidatzen zaitugu, izan ere daukan dotoretasunak eta dauden instalazio bikainek lehen unetik liluratuko baitzaituzte.
Aldiz, apaingarri abangoardistagoak dituen ezkontza bat nahi baduzu, Bilboko Abando Hotela gomendatzen dizugu. Oso ondo komunikatuta dago zure gonbidatuen erosotasunerako eta zerbitzu bikaina eskaintzen du ospakizuna ezin hobea izateko.
Haroko Los Agustinos Hotelak zure ezkontza erabat desberdina den leku batean egiteko aukera ematen dizu. Eraikinaren arkitektura bereziari esker zure ezkontza-ospakizuna bakarra eta gogoangarria izango da, eta ametsetako giroa lortuko da Hotelaren klaustroarekin.
Gainera, nahi izanez gero, ezarritako menuetan aldaketak proposatzeko aukera ematea gustatuko litzaiguke. Gure chefek ahal duten guztia egingo dute bikote bakoitzari erabat egokitutako menu bat egiteko.